lunes, 26 de diciembre de 2016

EIBARLAB´S PROIEKTUKO 2. EDIZIOA: HITZALDIA: HIRIA ETA GIZA TEKNOLOGIA PROYECTO FITECANTROPUS, LA BALANZA, LIMA, PERÚ. /////2ª EDICIÓN PROYECTO EIBARLAB´S:CHARLA: CIUDAD Y TECNOLOGÍA SOCIAL PROYECTO FITECANTROPUS, LA BALANZA, LIMA, PERÚ. [proyecto premiado en la edición 2016 del City to City Barcelona FAD AWARD]



 

Hiria eta giza teknologien inguruko hitzaldiaren protagonista Javier Vera (Lima 1981) izan zen.
Javier  arkitektoa da eta  Recuperación de Espacios Públicos (REP)programaren Barrio Mío proiektuaren eta  MML-aren koordinatzailea  izateaz gain,   CITIO elkarteko zuzendaria da.

Citio (Ciudad Transdisciplinar) Javier Vera Cubas, Lisset Escudero La Torre, Carlos Tapia Delgado, Gonzalo Díaz Arrieta y Eleazar Cuadros Choquek osatzen duten elkartea da.

Susperraldian dauden eta kalteberak diren Limako auzoetan egiten dute lan, bertako espazio publikoetan  sormena, kultura eta artea bultzatzen. Bizi bizi izatearen eta gizartearen garapen jasangarriaren inguruko rol kritiko eta baikorra hartzen dute.

Beren ideia eta akzioen bitartez, arkitektura eta hirigintzatik, diziplina arteko zubiak hedatzen dituzte, hiri eta hiritar kontzeptuen inguruko ikerketa eta esperimentazio prozesuak garatuz.
Proiektuaren arabera, kultura kudeatzaile, arkitekto, hezitzaile eta artistak aritzen dira taldearekin elkarlanean.

CITIO elkarlanean lotuta dauden, elkarri eragiten dioten eta proiektuaren aro desberdinetan sostengu ematen dioten  lau arlotan aritzen da: CITIO kulturala, CITIO akademikoa, CITIO proiectuala eta CITIO mediatikoa.

Ekitaldia, 2016ko abenduaren 15ean (osteguna) ospatu zen.

Hitzaldia eta ondorengo mahai ingurua Hirikiten ikerketarako elkartearen  egoitzan, Biharrian espazioa Ubitxa kalea 16-18, Eibar 20600 Guipuzkoa, burutu ziren.

Hitzaldia  arratsaldeko 19,00etatik 20,40etara izan zen, azkenean arratsaldeko 21,30ak arte luzatu zen, mahai inguruaren ostean eskainitako lunch-aren inguruan.

Javierren hitzaldiak 19.00etan hasi zen eta 100 minutu inguruko iraupena izan zuen.  Javierrek Limako hiri garapenaren azalpen kritiko batekin hasi zuen hitzaldia, eta Proyecto Fitekantropusen bitartez  Limako Comas auzoan garatzen ari diren prozesua kontatuz bukatu zuen ekitaldia .

Sarrera bezala, eta parte hartzaileak benetako egoera zein den uler zezaten, Peruko egoeraz aritu zen bertako historiaren laburpen bat kontatuz. Europa eta Peru artean hiriak egiteko dauden era desberdinen inguruan aritu zen Javier, La Balanzako auzoan garatzen ari diren prozesu transformatzailearen adibidea  nola egiten ari diren kontatuz.

Akzio txikien eraginez  sortutako  sare sozial batek  eragindako hiri kontzeptu berriaren sorreran zentratu zen Javierren hitzaldia.

Bere ekarpenek, Limako  hiri plangintza aurreratu eta teknologikoen adibide  arrakastatsuen inguruko gogoeta bultzatu zuen. Gehienetan alferrik galtzen diren La Balanza moduko auzoek eskaintzen dituzten, hiri garapen ereduak zuzentzeko aukerak ipini zituen mahai gainean.

Hitzaldiaren ostean galderen tartea zabaldu zen eta parte hartzaileek modu dinamiko batean hartu zuten parte bertan giro atsegin bat sortuz. 20,30etatik aurrera lucharen ordua izan zen, bertan, parte hartzaileek solasaldia jarraitzeko aukera izan zuten.



///////////////////////////////////////////////////////////////////////


La charla y posterior debate sobre ciudad y tecnología social tuvo como principal protagonista a Javier Vera Cubas (Lima 1981).

Javier es arquitecto,  coordinador del programa Recuperación de Espacios Públicos (REP) del Barrio Mío de la MML y actual director de CITIO.

Citio (Ciudad Transdisciplinar) es una asociación integrada por: Javier Vera Cubas, Lisset Escudero La Torre, Carlos Tapia Delgado, Gonzalo Díaz Arrieta y Eleazar Cuadros Choque; quienes dirigen el proyecto como miembros permanentes.
Trabajan en zonas emergentes y vulnerables de Lima, promoviendo la cultura, el arte y la creatividad para la apropiación del espacio público, asumiendo un rol crítico y propositivo frente a los retos del desarrollo humano sostenible y los problemas del habitar.
A través de sus ideas-y-acciones desarrollan un proceso de exploración y experimentación con los conceptos de ciudad y ciudadanía, tendiendo puentes para el trabajo trans-disciplinar desde la arquitectura y el urbanismo.

Cuentan con un equipo de Arquitectos, gestores culturales, educadores y artistas, vinculados a una serie de grupos e individuos de diversas profesiones, que se suman según los proyectos a desarrollar.

CITIO se estructura en cuatro áreas que interactúan, se retroalimentan y dan soporte a diferentes etapas en los proyectos de intervención urbana y/o arquitectónica, nutren las investigaciones en curso y exploran sus propios espacios temáticos: CITIO cultural,  CITIO académico, CITIO proyectual y CITIO mediático

La charla y debate se realizó el jueves  15 de diciembre de 2016.

La jornada se llevó a cabo en la sede de la asociación Hirikiten hiriaren ikerketarako elkartea, situada en el espacio Biharrian, calle Ubitxa 16-18 bajo de Eibar 20600 Guipúzcoa.

La duración oficial  programada del evento era de 19,00 a 21,00, pero finalmente, el evento se alargó hasta las 21,30 de la tarde, en tono al lunch post debate.

La charla de Javier Vera  comenzó a las 19,00 de la tarde y tuvo una duración de aproximadamente  100 minutos. Durante el transcurso de la misma Javier ofreció una visión crítica sobre la transformación urbana de Lima culminando su intervención con el proceso que a través del Proyecto Fitekantropus están llevando a cabo en el distrito limeño de Comas.
A modo de introducción y con el fin de facilitar la comprensión de situaciones a veces difíciles de imaginar, Javier explicó la realidad que vive el Perú a través de datos y hechos históricos haciendo un breve resumen de la historia del país. Habló sobre las diferentes formas de hacer ciudad que existe entre Europa y Perú, centrándose más concretamente en la ciudad de Lima, para culminar su intervención contando el proceso de transformación del Barrio de La Balanza, distrito de Comas en Lima, Perú.

La intervención de Javier se centró en explicar cómo a través de la construcción de un entramado social y creado a través  de pequeñas acciones,  están consiguiendo crear  otro concepto de ciudad.
Las aportaciones de Javier invitaban a la reflexión sobre el aparente éxito de ejemplos de planificaciones urbanas  avanzadas y tecnológicas en Lima, donde el espacio público tiene en muchos casos un trato de parque temático privado, en vez de, de punto de encuentro que fomenta las relaciones sociales. Puso además  sobre la mesa, la oportunidad  muchas veces desaprovechada de que algunos barrios como el de La Balanza ofrecen para poder corregir errores difíciles de solventar en planificaciones urbanas avanzadas.

Tras la charla se abrió el turno de preguntas los asistentes al evento participaron abiertamente en la mesa redonda, por lo que se generó un ambiente de debate agradable y distendido, el cual tuvo continuidad en torno al lunch que se ofreció a partir de las 20,45

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada